Euskal Herriko argazkilari onenen lanak ikusgai, Oñatin

Mireia Bikuña 2010ko mar. 12a, 10:35
Erretratuak ikusgai daude Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Argizaiola delako erakusketa ikusgai dago hilaren 28ra arte, astelehenetik domekara 18:00etatik 20:00etara, Ilunpetan argazki taldearen eskutik.

Debagoiendarrak

17 egileren argazkiak bildu dituzte (bakoitzetik bi), eta horien artean lau debagoiendar daude: Agustin Gurrutxaga, Benito Cantero eta Joseba Leturia bergararrak; eta, Josu Garai oñatiarra. Laurek eskarmentu handia dute lehiaketatan, eta sari asko lortu dituzte. "Pozik" dauden euren argazkiak Argizaiola erakusketan daudelako.

Erretratu onenak

Argizaiola Euskal Herriko hainbat lehiaketetako irabazleen arteko lehiaketa da. Hain zuzen ere, argazkilari onenen arteko txapelketa. 2009ko lehiaketan 17 argazkilariren 120 erretratuk parte hartu dute, eta irabazlea Rafael Herrero irundarra izan da El hombre perplejo argazkiarekin.
Bestalde, epaimahaiak hiru accessit banatu zituen argazkilarien artean: Agustin Gurrutxaga bergararrari Urbiako zelaiak I delako erretratuarengatik; Javier Pedro Fernandezi Calas argazkiarengatik; eta, Emilio Muñozi Cities All lanarengatik.
Duda barik, maila handiko argazkiak direla esan digu Ilunpetan taldeko Iokin Astigarragak: "Guztiak oso onak dira. Maila  eta teknika handikoak. Gero norbere gustuen arabera, bat edo bestea aukeratuko genuke".
Gaiei dagokionean ere askotariko gaiak ikus daitezke; elurretakoak, paisaiak, pertsonak, kirolak... "Gai ezberdinak ikus daitezke, eta teknika eta estilo ezberdinak. Baina, argazki zaleek ongi pasako dute. Guztiak gonbidatu gura nituzke, argazki kamera batekin zer egin daitekeen ikusteko", dio Astigarragak.
debagoiendarrak

Zortzi lehiaketa

Euskal Herriko zortzi lehiaketetako irabazleek parte hartu dute: Bizkaia Internacional; Bergara Hiria eta Bergarako Kirol Argazki Lehiaketak; Trofeo Gipuzkoa Internacional; Legazpi Hiria; Indalencio Ojanguren Lehiaketa; Concurso Fotografico Ciudad de Irun; eta Beasaingo Saria lehiaketetako irabazleak, hain justu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak