Oñatiar askok ondo asko aprobetxatu zuten aukera, eta saltokiz saltoki joanda, bakoitzetik jaki bat edo bi hartu eta afari gozo eta anitza egin zuten zapatuan, Errekalde herri eskolaren kulturen arteko topaketan.
Eta parte hartu zuten herrialdeetako ordezkariak ere gustura asko ibili ziren eurena oñatiarrekin konpartitzen.