Euskadi etorbideko eta inguruko kaletako oztopoak kenduko dituzte

Mireia Bikuña 2009ko eka. 18a, 18:27
Zapateroren gobernuak emandako Tokiko Inbertsioetarako estatuko fondoarekin finantzatuta Euskadi etorbideko eta inguruko kaletako oztopoak kentzen dihardute. Lan horiek irisgarritasun planaren bigarren fasekoak dira. A2B Arquitectos enpresak idatzitako proiektuaren arabera zortzi hilabeteko epea izango dute Egaralur enpresako langileek lanak egiteko. Aurrekontua 354.000 eurokoa da.

Bigarren faseko lanak

Arkitektura oztopoak kentzeko lanak maiatzean hasi zituzten, eta egun Apaolaza kalean eta Euskadi etorbideko autobus geltokian dihardute lanean. Askotariko lanak egingo dituzte; besteak beste, espaloiak zabaldu, zoladura berritu, espaloietara igotzeko arrapala egokitu, plataforma erako zebra-bideak altxatu, eta autobus geltokiak egokituko dituzte. Gainera, Euskadi etorbidean, Apaolaza eta Patrue kaleetan gaizki kokatuta dauden herri altzariak lekuz aldatuko dituzte; hain justu ere, zakarrontziak, bide-seinaleak eta farolak.

Bigarren fasea bukatuta

Egun egiten diharduten lanekin bukatuko dute irisgarritasun planeko bigarren fasea. Lehen-lehenik Olapoto eta Etxaluze arteko oztopoak kendu zituzten. Ondoren, Portu, Bakardadeko Ama eta Moiua kaleak egokitu zituzten. Lanak bukatuta Olapototik plazaraino oztopo barik ibiltzeko aukera izango dute herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak