Europako 100 gazte sortzaileen artean egon da Manu Egaña oñatiarra Bruselan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko apirilaren 29a

2009a berrikuntza eta sormenaren urtea da Europan. Horren harira, hainbat ekitaldi eta jardunaldi antolatu ditu Europako komisioak. Horietako bat da apirilaren 20 eta 21ean egin zutena: Europako 100 gazte sortzaile elkartu ziren Bruselan. Horien artean zegoen Manu Egaña oñatiarra. Guztira 27 herrialdetako gazteak elkartu ziren, eta Euskal Herritik bi gazte joan ziren.

"Innobasquetik animatu ninduten jardunaldietan parte hartzera", dio Egañak, "Artikulu bat idatzi behar izan nuen, eta nire curriculuma aurkeztu", gaineratu du Egañak.

Organizazio horizontalak

Ekintzaile lidergoa eta erakundeetan aldaketa proiektua aurkeztu zuen Egañak. "Hainbeste buru egon barik, organizazioak horizontalagoak zela egin landu dut", azaldu du Egañak.
Manu Egañak dio zerbait berritzailea planteatzen duzunean "oso zaila" dela aurrera ateratzea. Gaineratu du esperientzia oso polita izan dela, batez ere euren artean ezagutzeko aukera izan dutelako.

http://www.euskadi.net/r33-2733/es/contenidos/nota_prensa/juventud_090421_talentos/es_talentos/talentos.html

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak