Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arratsaldeko seitan dena gertu zuten haurrek eta antolatzaileek danborrada hasteko; baina, eguraldiak ez zuen lagundu. Hala, uste baino minutu batzuk beranduago irten ziren danbor-joleak, inudeak, sukaldariak... Oñatiko kaleak animatzera. Ohiko kalejira egin ostean plazan amaitu zuten danborrada. Euriak, baina ez zuen lagundu eta betiko kantuak jotzeko denborarik ez zuten izan. Bi abesti jo zituzten, tartean, San Migel martxa.