Euri mehatxuari aurre eginaz, danbor hotsak gogor

Txomin Madina Milikua 2009ko ira. 20a, 22:41
Santa Marina plazatik abiatuta, 200 neska-mutiko inguru arduratu ziren kaleak animatzeaz. Arduradunak kezkatuta zeuden, eguraldi iragarpenek ziotenez zapatu arratsaldean ere euriak Oñati bisitatutko zuelako. Baina azkenean ez zen halakorik gertatu, eta neska-mutikoek ederto astindu zituzten danborrak senitarteko eta lagunen aurrean.

200 neska-mutiko inguru irten ziren danborradan, gehienak danborra jotzen. Hala, bost konpainia izan ziren denera. Ekainean hasi zituzten entseguak  eta denek ere gustura asko ibili zirela adierazi zuten, batez ere, plazan jo zutenean. Desde Udana a Zubillaga eta Despierta juventud izan ziren arratsaldean zehar jotako piezak; baita, nola ez, San Miguel martxa ere.

Danbor joleez gain, Oñatin ohitura den moduan beste hiru taldetxo ere irten ziren: sukaldariena, iñudeena eta errementariena. Herriko elkarteak ere presente egon ziren, 16 neskatxak eramandako ikurrinei esker;  txikienek, euren mozorro dotoreak jantzi eta txorimaloen eskutik egin zuen danborradaren ibilbidea. Plazan egindako joaldi nagusiaren ostean neska-mutikoek gozoki poltsatxo bana jaso zuten.

Aurten dena ondo irten bada ere, antolatzaileek esan zuten datorren urtean eskertuko luketela herritar gehiagoren laguntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak