Etxeko langileen egoeraz berba egingo dute Lege Soziologia Institutuan

Mireia Bikuña 2010ko api. 13a, 17:50
Eguenean eta egubakoitzean egingo dute ikasturteko bigarren mintegia, eta nazioarte mailako 16 adituk parte hartuko dute. Bilera 1998 eta 2000 urte artean Institutuko zuzendaria izan zen Pierre Guibentifek koordiatuko du.

Azken urteotan, etxeko lanak egiteko pertsona bat kontratatzea ohikoa da herrialde garatuetan. Fenomeno honen arrazoiak, besteak beste, emakumeek etxetik kanpo lan egitean, edota pertsona edadetuen kopuru gero eta altuagoan topa ditzakegu. Eta maiz, garapen-bidean dauden herrialdeko pertsonak dira lanpostu hauetan dihardutenak.

 Lanaren Nazioarteko Erakundearen datuek diotenaren arabera 100 milioi pertsonak lan egiten duten etxeetan, eta gehienak, legez kanpo. Dena den, lege soziologiaren arloan ez dute gai horren gainean lan egin. Horren harira, etxeko langileetan eragina duten faktoreak aztertuko dituzte; besteak beste, migrazioa eta globalizazioa; bortxazko lanak; umeen lana, leta angileek sufritzen duten legez kanpoko egoera.

Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatean Portugal, Mozambike, Brasil, Kanada, India eta Islandiatik etorritako 16 ikerlari elkartuko dira, diziplina anitzetan adituak. Guztiak Portugalgo Gobernuaren barne dagoen Fundação para a Ciência e a Tecnologiak sustatzen duen proiektu baten partaide dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak