Etxebizitza tasatuetarako diru-sarrerak 21.000 eurora jaistea erabaki du Udalak

Mireia Bikuña 2009ko mar. 12a, 13:37
Erregimen Orokorreko Etxebizitza Tasatuen zozketetan parte hartu ahal izateko gutxieneko diru-sarrera 27.000 eurotik 21.000 eurora jaistea onartu du Udalak. Hain zuzen ere, otsaileko osoko bilkuran onartu zuten aldaketa, herritar gehiagok izan dezaten etxe tasatuen onuradun izateko aukera. Ordenantzan egindako aldaketa jendaurrean egongo da martxo bukaera arte, alegazioak egin ahal izateko.

Era berean, Ugarkalden egingo dituzten 40 etxeren zozketarako baldintza zerrenda onartu zuten otsaileko osokoan. Zozketan parte hartzeko Oñatin erroldatua egon beharko da bi urte lehenagotik eta Etxebiden izena emanda 2008ko azaroa baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak