Etxebizitza tasatuen zozketa abenduaren 21ean egingo da

Mireia Bikuña 2007ko abe. 15a, 13:57
Uarkaldeko 17 etxebizitza tasatuak esleitzeko zozketa irekia udaletxeko osoko bilkura aretoan egingo da, arratsaldeko seietan hasita.

73 eskaera

Guztira 73 eskaera aurkeztu ziren Lizaur kaleko bulegoan. haietatik bi  zozketatik kanpo geratu ziren baldintzak betetzen ez zituztelako, eta beste batek, eskaerari uko egin zion. Hortaz, azken orduko aldaketarik ez badago, 70 lagunen izenak sartuko dira zozketan. Halaber, eskaera guztiak, kupo orokorrekoak dira. 
Uarkaldeko 17 etxebizitza tasatuen esleipenerako baldintzetan, elbarriendako eta familia ugariendako bina etxe gorde ziren;baina, halako eskaera konkreturik egin ez denez, 17 etxebizitzak, kupo orokorreko zozketan esleituko dira.

Neurriak

Uarkaldeko 17 etxebizitza tasatuetako gehienak, 64 eta 108 metro koadro artekoak dira, baina gehienak, 87 eta 91 metro koadrokoak. Etxearen neurriaren arabera, prezioa ezberdinak zehaztu dira.
Hala, merkeenak 149.000 euro pasatsukoak dira eta garestiena, 274.000 eurokoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak