Etxebideri zerrendak eskatuko dizkio Udalak San Martineko etxeetarako

Mireia Bikuña 2009ko ots. 2a, 16:29
San Martinen egiten diharduten babes ofizialeko 45 etxeen zozketa arautuko duen behin betiko baldintza zerrenda onartu dute udal ordezkariek. Deialdia Gipuzkoako Aldizkarian kaleratu ondoren pauso berri bat gehiago emango dute babes ofizialeko etxeen zozketa prozesuan; alegia, Etxebideri eskatzaileen zerrenda eskatuko diote. Baldintzak betetzen dituzten hautagaiekin behin betiko zerrenda egingo dute eta zozketarako eguna zehaztuko dute. Hori guztiori kontutan hartut zozketa udaberrian egingo dute.

Baldintzak

Etxebidek emandako zerrendatik onartuko dituzte, 2008.ko azaroaren 30 baino lehen izena emanda zutenek, azken bi urteoetan Oñatin erroldatuta daudenek, eta 9.000 eta 35.000 euro artekoak diru-sarrerak dutenek

Lau kupo

San Martinberri delako promozioan, guztira, babes ofizialeko 45 etxebizitza egingo dituzte: horietatik 33 hiru logelakoak izango dira; bederatzi, bi logelakoak; eta hiru, logela bakarrekoak. Bestalde, garajeak eta etxeari lotutako trastelekuak derrigor etxearekin batera erosi behar dituzte. Zozketan lau kupo berezituko dituzte: mugikortasun urria edo iraunkorra duten ezgaituen artean bi etxe zozketatuko dituzte; hiru seme-alaba ego gehiago dituztenendako edo familia ugariendako, hiru logelako bi etxe gordeko dituzte. Bestalde, lau urteko antzinatasunarekin Etxebiden izena emanda daudenen artean bi etxebizitza zozketatuko dituzte.
Azkenik, gainerako 27 etxeak kupo orokorreko hautagaien artean banatuko dituzte. Bestalde, kupo berezietan etxe barik geratzen diren hautagaien izenak kupo orokorreko zozketan sartuko dituzte.

San martineko gunea

Zaharren egoitzaren aldameneko gunean babes ofizialeko 196 etxebizitza egingo dituzte hainbat eraikuntza enpresen artean. Gainera, tasatutako 11 eta merkatu libreko 99 etxe egingo dituzte. Guztira, 34.350 metro koadro eraikiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak