Etxebideko zerrendari alegazioak egiteko epea, astelehenera arte

Mireia Bikuña 2009ko apirilaren 16a

Etxebideko zerrendan agertzen ez direnek edo zerrendan egon arren zozketan parte hartzeko interesa ez dutenek aurkez ditzakete alegazioak udal bulegoetan. Etxebideko zerrenda ikusgai dago Santa Ana antzokiko beiratean. Guztira, 519 izen daude.

Oñatin egiten diharduten eta zozketatuko dituzten babes ofizialeko lehen etxeak San Martinekoak izango dira. Guztira 45 etxe zozketatuko dituzte: bina etxea ezgaituendako, familia-ugariendako eta Etxebiden lau urtez baino gehiagoz izena emanda dutenendako gordeko dituzte. Gainerako 39 etxeak kupo orokorrean zozketatuko dituzte.
Gainera, lehen hiru kupo berezietan etxertik lortzen ez dutenek kupo orokorreko zozketan parte hartzeko aukera izango dute.  Atzerapenik ez badago maiatzean egingo dute zozketa, baina eguna ez dute oraindik zehaztu.

Zerrenda bakarra

Etxebideko zerrenda bera erabiliko dute uztail aurretik egiten dituzten zozketetarako. Besteak beste, Kasablanka iparrean eta Ugarkalden egiten diharduten etxeen zozketetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak