Etorkinen eskubideen gaineko mintegia Nazioarteko Lege Soziologia Institutuan

Mireia Bikuña 2009ko maiatzaren 6a

Bihar eta etzi egingo dute mintegia unibertsitate zaharrean Mari-Bendicte Dembour eta Tobias Nelly zientifikoen zuzendaritzapean. Besteak beste, Erresuma Batuko, Keniako, Herbeheretako eta AEB-etako adituek parte hartuko dute, mundu osoko etorkin eta errefuxiatuek sufritzen dituzten giza eskubideen bortxaketei buruz berba egiteko.

Oñatiko Unibertsitatean bilduko diren zientifikoek gaia modu sakonean landuko dute. Besteak beste, giza eskubideek defendatzen dituzten erakundeek egindako lana; eta eskubide fata legeztatzeko estatuek erabiltzen dituzten baliabideak aztertuko dituzte. Etorkinen iritziak ere ez dira faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak