Baldintza ekonomikoak
Deialdiaren esleipena egiteko baldintza ekonomikoak eta teknikoak hartuko dituzte kontuan. Besteak beste, zerbitzu bakoitzaren ustiaketarako proiektuak; giza baliabideak; lan egingo duten pertsonen curriculumak eta titulazioa; esperientzia, eta euskara gaitasuna. Bestalde, udal bulegoetan zein www.oinati.net webgunean ikusgai dagoen baldintza zerrendan zehazten dira zerbitzu bakoitzean bete beharreko lanak. Alde batetik, ludoteka zerbitzuak 4 eta 12 urte arteko haurrei emango die zerbitzua, eta jolasak eta ekintza ludikoak erabiliko dituzte, besteak beste.
Beste alde batetik, etorkinen gizarteratzeko programaren helburua Oñatira heldutako etorkinak herrian ahalik eta eperik laurrenean integratzen laguntzea da. Horretarako euskara maila egokia lortzeko, eskola porrotari aurre egiteko eta adin bereko neska-mutikoekin harreman naturalak izateko lan egingo dute.
Esleipena egin ondoren, bi aldeek lau urterako kontratua sinatuko dute.