ETB1eko Horrelakoa da bizitza programako lantalde bat etorri zen atzo, eguaztena, Oñatiko bertso eskolara. Domekan, Gipuzkoako bertso eskolen eguna ospatuko dute Usurbilen eta horren inguruko erreportajea egiteko Oñatiko bertso eskolara etorri da ETB. 14-15 urteko ikasleekin grabatu zuten. Programa gaur, eguena, emitituko dute 19:40ean. Oñatiko bertso eskolak 25 urte bete ditu aurten.