Estreinaldiko urduritasunak, oñatiarren etsai izan ziren atzo

Txomin Madina Milikua 2009ko urr. 25a, 22:35
Maila aldaketak ez dira inoiz errezak izaten, eta maila berrian jokatzearen urduritasunak garesti ordaindu zituzten atzo Verkol Aloñako neskek. 16-24 izan zen azken emaitza.

Urdaibai taldea zen mendean hartu beharrekoa, baina bizkaitarrek ez zituzten gauzak errez jarri. Defentsa zabala egiten hasi ziren; Aloñakoak ez ziren trebe ibili eta kosta egin zitzaien defentsa hori gainditzea. Urdaibairen defentsa atzera joan zenean baina, etxekoek aukera aprobetxatu eta aldea murriztea lortu zuten. Hala, atsedenaldira gol bat atzetik heldu ziren oñatiarrak.

Bigarren zatian baina, urduritasunak presaka jolastea ekarri zuen. Horren ondorioz baloi ugari galdu zituzten Aloñakoek eta partiduaren laurden baten jokalari bat gutxiagorekin jokatu izanak ez zuen gehiegi lagundu. Neurketaren ostean, Ainhoa Unamuno oñatiarren entrenatzaileak onartu zuen ez zutela partidu ona jokatu, baina hobetzeko gogoz daudela ere gaineratu zuen.

Partidu aurretik, saria

Atzo baina, ez ziren dena atsekabeak izan: aurreko urtean kategoriako lehenengoak izatearren, saria jaso zuten oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak