Espeleosocorro ikastaroa egingo dute Gesaltzako koban aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko api. 29a, 20:02
Euskal Espeleo Laguntza taldeak Gesaltzako koba aukeratu du ikastaro honetarako, batetik aukera tekniko onak eskaintzen dituelako, eta bestetik geografikoki ondo kokatuta dagoelako. Asmoa da etorkizunean espeleologia eskola finkoa sortzea Gesaltzan; aste bukaerakoa lehenengo pausoa izango da.

Oñatiko Gesaltza koban espeleosocorro ikastaroa, hau da kobetako salbamendu ikastaroa egingo dute bihar eta etzi. Apirilaren 19an Aloña Mendiko espeleologia taldeko eta Euskal Herriko espeleologia taldeko teknikoek behar bezala egokitu zuten koba ikastaroa bertan egin ahal izateko.

Geografikoki ondo kokatuta

Euskal Espeleo Laguntza taldeak Gesaltzako koba aukeratu du ikastaro honetarako, batetik aukera tekniko onak eskaintzen dituelako, eta bestetik geografikoki ondo kokatuta dagoelako.

Esku-oheak mugitu

Besteak beste, ikastaroan ikasiko dute esku-oheak kobetatik ateratzen. Horretarako hainbat oztopo gainditu behar izaten dira, eta tirolinak, kontrapisuak eta sokak erabili beharra egoten da. Guztira 30 lagun joango dira ikastarora, ibarrekoak sei izango dira.

Eskola finkoa

"Asmoa da Gesaltzan espeleologia eskola finkoa sortzea; aste bukaerakoa lehenengo pausoa izango da", dio Andoni Olalde Aloña Mendi espeleologia taldeko presidenteak. Gaineratu du, baina, Oñatik aterpe baten beharra duela horrelako ekintzak antolatu eta mendizaleak hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak