Espeleologia jardunaldiak egingo dituzte hilaren 23tik 25era

Mireia Bikuña 2010ko api. 16a, 14:10
Aloña Mendi eta Besaide espeleologia taldeek antolatu dituzte, hilaren 23tik 25era. Jardunaldietan gogoan izango dute martxoan Udalatxen hil zen Joseba Iglesias arrasatearra

Topaketa hauek ikerketarako eta elkarlanerako hitzordu "garrantzitsuak" direla diote, eta hiru helburu nagusi bete gura dituzte: elkarlanean aritzea jende eta material asko eskatzen duten ikerketa eremuetan; entrenamendurako, ezaguera-trukaketarako eta espeleo-laguntza emateko formaziorako aukera ematea; eta euskal espeleologia taldeen lagunarteko hartu-emana bultzatzea.
AMET eta Besaide taldeek eskerrak eman dura dizkie jardunaldiak antolatzeko laguntza eman dutenei; hain zuzen ere, Larraña Institutuari, Udalari, Pago Uso Elkarteari eta Aloña Mendi Elkarteari.

Espeleologian adituak

Topaketan parte hartzeko izenemate epea zabalik dagoen arren –http://sites.google.com/site/28espeleojardunaldiak/izen-ematea---inscripcion–, espeleologian aditu diren 60 bat lagun espero dituzte Oñatin, eta AMETek eta Besaidek egitarau zabala prestatu dute; hain zuzen ere, argazkiak egiteko irteera; esplorazio teknikak lantzeko saio teorikoa eta praktikoa; mendi ibilaldia; topo-kartigrafia; eta Gesaltza koban esplorazioa egingo dituzte hiru egunetan.

Gesaltzan

Esplorazio teknikak lantzeko bi saioak Espainako Espelelogia Eskolako Zuzendari Tekniko Sergio Gartzia Dilsek emango ditu. Teknika eta materialen inguruko berrikuntzak ezagutzeko azalpen teorikoak eta tailer praktikoa egingo dituzte.
Bestalde, Gesaltzako laugarren solairuan, Lakuen Galerian, eskalada egingo dute, eta Arrikrutzera bisita egingo dute argazki saioa egiteko. Azkenik, Arantzazu erreka eta Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe multzo karstikoaren inguruak ezagutzeko irteera egingo dute. 

Joseba Iglesiasen omenezko emanaldia

Hilaren 23tik 25era egingo dituzten espeleologia jardunaldiak martxoan Udalatxen hil zen Joseba Iglesias arrasatearraren omenez egingo dituzte. Horren harira diapositiba emanaldia egingo dute Arrasateko gaztetxean hilaren 23an, 18:30ean. Sergio Garcia Dilsek Exploraciones espeleologicas del CAVEX Team. En busca de la sima mas profunda

del planeta delako ikus-entzunezkoa eskainiko du.

Bestalde, hilaren 24an La sima Krubera-Voronya (-2.191). Record del mundo de profundidad en el Cáucaso

ikus-entzunezkoa eskainiko du Garcia Drilsek Oñatiko kultura etxean, 19:30ean.

 

Lehen kongrasua, arantzazun

Euskal Espeleologoen Elkargoak  1956. urtean egin zuen lehen kongrasua Arantzazun. Ordutik 50 urte baino gehiago igaro arren espeleologia jardunaldiak etengabe ospatu dira; besteak beste, Urbasan, Gorbean, Gesaltzan, Itxinan, Ataunen eta Aralarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak