Egitarau zabala
Oñati ezagutzeko aukera izango dute kideek. Izan ere, 10:00etan elkarteko batzorde teknikoa bilduko den bitartean, gainontzekoak parrokia eta unibertsitatera bisita egingo dute. 11:00etan, berriz, guztiak bildu eta batzarra egingo dute kultura etxean. Bazkal ostean, Arrikrutzeko koba ezagutuko dute eta ondoren Arantzazura joango dira.
Guztira, 25 kide etorriko dira. Besteak beste, Extremadura, Nerja, Granada, Valduxo, Huelva, Kantabria edota Espainiako Espeleologia Federazioko kideak.