Eslovakiako ikasleak bisitan daude ikastolan

Mireia Bikuña 2009ko eka. 18a, 14:26
Eslovakiako Kosice hiriko 34 ikasle eta hiru irakasle daude Oñatin Txantxiku Ikastolako ikasleei bisita egiten. Bi eskolek elkartrukea egin dute 'Comenius' programaren barruan.

Proiektuaren helburuak dira herrialde ezberdinetako ikasleen arteko esperientzia trukatzea, kultura ezberdinetako kideen arteko hartu-emanak sendotzea eta ingelesaren erabilera sustatzea.

Eslovakiako ikasleek hainbt jarduera egin dituzte oñatiarrekin; besteak beste, euskara-ingelesa-eslovakiera hiztegiaz baliatuta euskara ezagutzeko saioak, herri kirol jarduerak eta euskal mitologiaren gaineko antzezlana. Gainera, Euskal Herriko hainbat leku bisitatu dituzte: Gasteizko katedrala eta Legebiltzarra, Bilboko Arte Ederretako museoa, Gernikako Bakearen museoa eta Donostiako Aquariuma. Oñatiko ingurunean ezagutzeko aukera izan dute: Arantzazuko santutegia bisitatu ondoren, Urbiara joan dira egun pasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak