Eskulan tailerretan parte hartzeko zapatura arte eman daiteke izena

Mireia Bikuña 2010ko urr. 11a, 12:09
Interestuek kultura etxean eman beharko dute izena. Bost ikastaroetan eskaintzen dituzten plazak baino lagun gehiagok izena ematen badute, zozketa bidez zehaztuko dituzte ikastaro bakoitzeko taldeak. Behin betiko taldeak osatu ondoren, ordainketa egiteko epea zabalduko dute: helduen ikastaroetan parte hartzen dutenek 66,50 euro ordainduko dituzte; haurren ikastaroetakoek 48,40 euro; eta bitxigintza ikastarokoek 23 euro.

Gehienak, 40 ordukoak

Azaroan hasi eta maiatzera arte egingo dituzten ikastaroak 40 ordukoak izango dira, bitxigintzakoa izan ezik: 10 orduko bi ikastaro emango dituzte.
Hari, patchwork eta puntu laneko tailerra Arantzazu Lizarraldek emango du astelehenetan eta eguaztenetan. Bestalde, Imanol Aranburu izango da zeramikako irakaslea. Helduendako ikastaroa emango du astelehenetan eta eguaztenetan, eta 7-12 urte arteko neska-mutikoena eguaztenetan.

Bitxigintzako bi ikastaro

Bitxigintza ikastaroa Irati Ugartek emango du egubakoitzetan: lehen ikastaroan metala eta larrua landuko ditu, eta bigarrenean, kristala eta harribitxiak. Bestalde, egurra margotzeko tailerra martitzenetan emango du Jasone Agirrek. Bi talde egingo ditu: 15:00etan bata, eta 18:00etan bestea.

Gazteen pintura, adinka

Nagusiendako pintura ikastaroa Luis Laskurainek emango du, astelehenetan eta martitzenetan. Bestalde, gaztetxoendako pintura ikastaroko irakaslea Lexeia Larrañaga izango da. Adinaren arabera bi talde egingo ditu: 5-9 urte artekoak eguenetan bilduko dira, eta 10-15 urtekoak egubakoitzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak