Gehienak, 40 ordukoak
Eskaintzen dituzten ikastaroak dira: hari, patchwork eta puntu lanak; gazteendako eta helduendako zeramika; eskulanak; bitxigintza; eta helduendako eta gazteendako pintura ikastaroak.
Azaroan hasi eta maiatzera arte egingo dituzten ikastaro guztiak 40 ordukoak izango dira. Dena den, bitxigintzakoa 20 ordukoa izango da.
Hari, patchwork eta puntu laneko tailerra Arantzazu Lizarraldek emango du astelehenetan edo eguaztenetan. Bestalde, Iñaki Jauregialtzo eta Arantxa Madinabeitia izango dira zeramikako irakasleak. Helduendako ikastaroa emango dute eguaztenetan 19:00etan, eta 7-12 urte arteko umeena 17:30ean.
Bitxigintzako bi ikastaro
Irati Ugartek emango duen bitxigintza ikastaroa egubakoitzetan egingo dute. Ikasturtean zehar bi emango ditu: azarotik urtarrilera lehenena, eta otsailetik apirilera, bigarrena.
Egurra margotzeko tailerra martitzenetan emango du Jasone Agirrek. Bi talde egingo ditu: 15:00etatik 17:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.
Gazteen pintura, adinka
Nagusiendako pintura ikastaroa Luis Laskurain bergararrak emango du, astelehenetan eta martitzenetan. Bestalde, pinturarako izena ematen duten gaztetxoak adinaren arabera banatuko dituzte: 5 eta 9 urte artekoak eguenetan bilduko dira; eta 10 eta 15 urte artekoak egubakoitzetan. Eskolak ordu eta erdikoak izango dira, eta Lexeia Larrañaga izango da irakaslea.