Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goiz eta arratsaldez, eta bihar 10:00etatik 13:00etara arte eman daiteke izena kultura etxean. Puntu lanak, gazteendako eta helduendako zeramika, eskulanak, bitxigintza eta gazteendako eta helduendako pintura ikastaroak dira Kultura Sailak eskaintzen dituenak. Izenematea bukatuta, astelehenean jarriko dituzte behin betiko zerrendak, eta ordainketa egiteko epea zabalduko dute hilaren 31ra arte. Ikastaroak azaroko lehen astean hasiko dituzte, bakoitza dagokion ordu eta egunean.