Eskubaloiko neskek bihar hasiko dute denboraldia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 22a, 15:08
Aloña Mendiko neskei iritsi zaie liga hasteko ordua. Hain zuzen, bihar hasiko dute denboraldia Usurbilen aurka, 16:30ean, Oiardo kiroldegian. Ez da edonolako denboraldia izango oñatiarrendako. Talde gaztea dute, eta entrenatzaile berria. Idurre Elortzak hartuko du taldea gidatzeko ardura. Elortza taldeko atezaina ere bada, gainera. Horregatik, partiduetan Francisco Benitoren laguntza izango dute.

Iazko taldetik bost jokalarik utzi dute taldea: Ainhoa Unamunok, Miren Zubeldiak, Nagore Goñik, Erika Arteagak eta Jone Larrañagak; baita Maitane Ruiz entrenatzaileak ere.
"Neska gutxi ginela ikusita, 12 jokalari baino gutxiago izanez gero taldea ez zela aterako esan ziguten", dio Elortzak. Hala, taldea osatu eta entrenatzaile izateko ardura hartu zuen Elortzak: "Ardura hartu dut nire burua gauza ikusten dudalako entrenatzeko; aurretik ere infantil mailan entrenatzailea izan naiz", dio Elortzak.

17 jokalari

Guztira 17 jokalariz osatutako taldea izango du Aloña Mendik. Arrasatetik etorri da Eneritz Urrutia eta Bergaratik Marina Madariaga; taldea aurrez utzi zuten beste jokalari batzuk ere aurten berriro hasiko dira eskubaloian.

Lehenengo itzulian, eustea 

Ligari begira jarrita, Elortzak uste du Bizkaiko taldeak izango direla gogorrenak. Bihar, Usurbilen aurka jokatu beharko dute: "Talde berria da, ez dugu ezagutzen... uste dut Usurbil eta Ereintza, adibidez, samurrak izango direla".
Aloñako nesken helburua partiduz partidu joatea izango da. "Goiko postuei begira egoteko moduko talderik ez dugu, gazteak gara-eta", azaldu du Elortzak. Denboraldi-aurrean bi partidu jokatu dituzte: bat irabazi egin dute eta bestea galdu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak