Eskola kiroleko jardunaldietan parte hartzeko izenematea zabalik dago

Mireia Bikuña 2009ko irailaren 24a

Astelehenera arte eman daiteke izena. Horretarako ekintza bakoitzaren kuota ordaindu, eta umearen datuekin norbere ikastetxeko eskola kiroleko arduradunari eman beharko dio. Psikomotrizitatea, jolasak eta multikirolak dira eskola kiroletan eskaintzen direnak. Izenemate epea hilaren 28an itxiko dute.

Bestalde, Aloña Mendik antolatzen dituen kirol eskoletako izenematea astelehenean itxiko dute. Atletismoa, gimnasia erritmikoa, karatea, futbola, pilota, txirrindularitza eta igeriketa dira Aloñak eskaintzen dituenak.

Kirol eskolen eta eskola kiroleko ekintzen gaineko informazioa ikastetxetan banatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak