Eski sailak prestatu duen irteeren egutegiko berrikuntza nagusiena irteera bat gutxiago egingo dutela da. Orain arte urtarrilean, otsailean eta martxoan irteera bana egin dituzte, baina datorren urterako martxokoa kendu dute. "San Jose eguneko zubia aprobetxatu gura genuen, baina Aste Santutik oso gertu dagoenez....", esan digute.
aste bukaerakoak baqueirara
Aste bukaerako bi irteerak urtarrilaren 29tik 31ra, eta, otsailaren 26tik 28ra egingo dituzte Baqueira-Beretera. Autobusak egubakoitz arratsaldean irtengo dira Oñatitik, eta domekan itzuliko dira eskiatu ondoren. Aste bukaerako egonaldia Hipic hotelean egingo dute.
Pazko Asteko irteera –apirilaren 2tik 10era – Cervinia-Zermatt eski estazioetara egingo dute. Bi estazioak erremonte bidez daude lotuta. Guztira, pistetan 400 kilometro dituzte eskiatzeko, eta pistatik kanpo, beste 38 kilometro.
Forfaitak, merkeago
Bestalde, eski sailekoek Pirinioetako estazioekin zuten hitzarmena berretsi dute. Hori horrela, Aloñarekin edo euren kontura Astunera, Candanchura edo Formigalera eskiatzera doazenek forfaitak merkeago eskuratu ahalko dituzte Mendizabal kirol-dendan.