Laguntza lau ataletan
Garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak egin ahal izateko partidako %40 bideratuko dute. Hain zuzen ere, garatzeko asmotan dauden herrialdeetako bizilagunen osasun baldintzak eta egoera ekonomikoa garatu eta hobetzera zuzendutako proiektuetara bideratuko dute. Guztira, ia 53.000 euro.
Bestalde, gizarte izaerako anaikidetasun proiektuetarako aurrekontuaren %36 bideratuko dute; hau da, 47.200 euro. Azkenik, gainerako %24a emergentzietarako eta herrian bertan egin nahi dituzten sentsibilizazio arloko ekintzetara bideratuko dute.
2008an, hainbat Gobernuz Kanpoko erakundek eta partikularrek 44 proiektu aurkeztu zituzten. Udalak 33 proiektu babestu zituen.
Gizarte Zerbitzuen arlokoak
Bestalde, Udalak, Gizarte Zerbitzuen arloko elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egin du. Dagoeneko, eskaerak aurkez daitezke udal bulegoetan, maiatzaren 6ra arte. Guztira, 13.400 euro banatuko dituzte.
Dirulaguntza eskatu dezakete, Oñatin nahiz eskualdean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko taldeek. Laguntza hauekin bi jarduera babestuko dituzte: alde batetik, herrian egiten dituzten ekintzak; besteak beste, hitzaldiak, zabalkunderako kanpainak eta formazio ikastaroak. Beste alde batetik, erakundeen mantenu gastuak ordaintzeko laguntzak emango dituzte.