Ertzaintzak zauritutako emakume bat erreskatatu du Urbian

Goiatz Arana Begiristain 2008ko uztailaren 11

Atzo, eguena, arratsalde partean, izan zen gertaera. Emakume bat erori egin zen, Aizkorritik Urbiara jaisten ari zela; erorketaren ondorioz, min hartu zuen esku-muturrean eta zorabiatu egin zen.

Sos Deiak-en jaso zuten istripuaren berri eta, behin abisua jasota, Ertzaintzaren patruila bat eta anbulantzia bat bertaratu ziren gertaeren tokira. Zauritutako emakumeak 61 urte ditu eta Billabonan bizi da. Gasteizko Santiago Ospitalera eraman zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak