Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko hamarretan joan da Ertzaintza Oñatiko txosna gunera presoen argazkiak kentzera. Txosna gunea apaintzen zuten ikurrinak kendu ditu; horietan presoen argazkiak zeuden itsatsita. Gainera, Zuazola Institutuko balkoian jarrita zegoen Oñatiko presoen argazkiekin egindako pankarta ere kendu arazi diote institutuari berari. Berehala kendu ezean, institutua bera egingo zutela erantzule ere esan diete. Ordu horretan hutsik zegoen txosna gunea; ez da istilurik izan.