Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen atzo Oñatin

Goiatz Arana Begiristain 2008ko irailaren 7a

Gaztetxearen aldeko San Martingo akanpadaren barruan jazo zen gertaera atzo, zapatua, arratsalde partean. Gaztetxearen aldekoek diotenez, ertzainek San Martingo ermita ondoko etxeko atea bota eta barruan zeuden bi gazteak atxilotu zituzten. Ertzaintzaren arabera, gazteak kateatuta zeuden eta ez etxean, ermitan bertan baizik. Ondasun higiezinen usurpatzea egozten die. Iluntzean aske geratu ziren atxilotutako bi gazte oñatiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak