Erretiratuen bazkarirako txartelak salgai eguenera arte

Mireia Bikuña 2009ko mai. 26a, 11:44
Ekainaren 7an egingo dute bazkaria herriko erretiratuek. Asteon jarri dituzte txartelak salgai: eguenera arte, maiatzaren 28, eros daitezke Pake Lekun 18:30etik 20:00etara arte. Bestalde, ekainaren 3an San Martinera egingo dute irteerarako txartelak, ordu eta egun berean jaso daitezke.

Bazkariaren aurretik 12:30etan meza ospatuko dute parrokian. Ondoren, omenaldia egingo diete herriko bi erretiratuei eta Udal Musika Bandak eta Oñatz dantza taldeak emanaldi bana egingo dute. Bazkaldu ondoren Oñatiko Bertso Eskolakoek saioa egingo dute, eta bukatzeko, dantzaldia egingo dute erretiratuendako.

 

Irteera

San Martinerako irteera ekainaren 3an egingo dute 10:30ean. Hamarretakoa egingo dute eta oinetako erosoak eroatea aholkatzen dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak