Erretiratuen bazkarirako txartelak salgai daude

Mireia Bikuña 2010ko mai. 4a, 18:06
Pake Leku erretiratuen elkarteak urteroko aste berezia egingo du hilaren 10etik 16ra. Astea bukatzeko bazkaria egingo dute kiroldegian, hilaren 16an. Dagoeneko, bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte erretiratuen elkartean: egubakoitzera arte eros daitezke, 18:30etik 20:00etara arte, hamar eurotan.

Maiatzaren 16an meza nagusia egingo dute parrokian, 12:00etan. Jarraian, kiroldegiko pilotalekuan omenaldia egingo diete herriko bi erretiraturi. Ondoren, Udal Musika Bandak eta Oñatzeko dantzariek emanaldi bana egingo dute. Bazkaldu ondoren, bertso saioa eta dantzaldia egingo dituzte.

Hitzaldia

Bazkariaz gain aste osorako ekintzak antolatu dituzte. Astelehenean, hilaren 10ean, Aloña abesbatzak, Loli Ordoki bakarlariak eta Xabier Ugarte gitarra-jotzaileak kontzertua egingo dute Santa Ana aretoan, 18:30ean. Martitzenean, berriz, hitzaldia egingo dute, 17:00etan. Etxean gaudenean suaren kontra nola babes gaitezkeen azalduko dute.

Irteera San Martinera

Eguaztenean irteera egingo dute San Martinera, eta han egingo dute hamarretakoa. 10:30ean irtengo dira erretiratuen elkartetik. Antolatzaileek oinetako erosoekin joatea aholkatzen dute. Irteeran parte hartu gura dutenek txartela hartu beharko dute erretiratuen elkartean egubakoitza baino lehen. Egun berean zinema emanaldia egingo dute, 17:00etan, kultura etxean.
Eguenean eta egubakoitzean, bingo joko berezia eta merienda egingo dituzte, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak