Errekaldetik Lizargaraterainoko pistan, konponketak

Mireia Bikuña 2009ko urtarrilaren 16a

Errekaldetik Lizargaratera doan pistaren egoera txarra denez, Aurreko Mendiko jabeek pista konpontzeko egindako eskaera onartu du Udalak. Hain zuzen ere, uraren eraginez zoruan dauden zuloak estaliko dituzte.

Lizargaratera doan bideak pista izaera duen arren,  herritarrek askotan erabiltzen dute Larrañako Aurreko Mendietako baserrietara eta Lizargaratetik Antzuolara joateko.
Bestalde, Udalak gune horretan dituen bi lursailetara heltzeko bide hori erabiltzen du; batean, haritz amerikarra dute landatura (Torre Etxebarri baserri inguruan), eta beste batean, alertzea (Lizargarateko basoan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak