Errekaldetik Lizargaratera doan pista konpontzeko lanak hasi dituzte

Mireia Bikuña 2009ko uztailaren 17a

Errekalde eta Lizargarate artean dagoen pista konpontzeko lanak hasi berri ditu Lurkide S.L. enpresak. Bidean egin behar dituzten lanak kontuan hartuta, eta Lizargaratera joateko herritar askok bide hori erabiltzen dutenez bidea ixtea erabaki dute. Lanok irauten duten bitartean kontua handiz ibiltzeko aholkua egin dute udal arduradunek.

Bestalde, Arantzazuko Goiko Bentatik Sindikara doan pistako ura bideratzeko lanak egitea onartu zuen apirilaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarrak. Lanak egiteko bi aurrekontu aztertu ondoren, Irazola Indusketak egindakoa onartu dute. Aurrekontua 2.600 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak