Errekaldeko eskola txikia eraberrituko dute

Mireia Bikuña 2009ko eka. 12a, 15:10
Herriko hainbat kultur taldek entseguetarako erabiltzen duten Errekaldeko eskola txikia eraberritzeko erabakia hartu du Udalak. Besteak beste, Ganbara Abesbatzakoek, txistulari taldekoek eta bertso eskolakoek erabiltzen dute Errekaldeko auzoko 34. zenbakiko eraikina. Udal arduradunek Guerra-Zelaia arkitektoek egindako proiektua onartu dute, eta eraberritze lanek 44.142 euroko aurrekontua izango dute.

Lanak barrutik eta kanpotik

Aurrekontu totalaren zatirik handiena (20.500 euro) Ganbar a Abesbatzak entseguetarako erabiltzen duten gela (hiru zenbakiduna) txukuntzea izango da. Gela berean beste lan bat ere egingo dute; hau da, gela intsonorizatu egingo dute (6.900 euro inguru).
Bestalde, bertso eskolako lagunek erabiltzen duten bigarren gela txukundu egingo dute, eta eskolak emateko egoera onean jarriko dute. Lan horien aurrekontua 5.500 euro inguru da. Era berean, eskolan diharduten taldeek erabiltzen dituzten komunak eraberritu egingo dituzte.
 Kanpotik ere itxura aldatuko diote Errekaldeko eskola txikiari. Alde batetik, leihoak aldatu egingo dituzte eta aluminiozkoak jarriko dituzte. Beste alde batetik,  atondoa eta eskolaren sarrera txukundu egingo dute. Lanok egiteko aurrekontuak eskatu zituzten udal ordezkariek, eta aurkeztutako bietatik Egaralur enpresak egindakoa onartu zuten.
Alkateak esan digu eraberritze lan guztiak batera egingo dituztela, eta datozen egunetan hasiko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak