Hala, 140 bat umek eta 70 bat gurasok esku hartu zuten.Lehenik eta behin, beroketa egiteko Errekalde auzoan barrena korrika egiten hasi ziren; horren ostean, txingatan, sokatiran, zaku lasterketan, futbitoan eta bestelako jokoetan aritu ziren.
Hainbatetan gurasoak eta ikasleak nahastuta ibili ziren; beste batzuetan, berriz, bereiztu behar izan zituzten. Lehia baino gehiago, ondo pasatzea zen helburua eta horixe ederto lortu zuten.
Bukaeran, umeei txokolatinak banatu zizkieten; eta helduek saiheski jana egin zuten. Jaiak 21:30ak arte iraun zuen, eta penaz gelditu ziren parte hartzaileak, bukatu egin zelako.