Errekalde auzoko lanak hasi dira

Asier Alkorta 2010eko maiatzaren 18a

Moiua kalean hasi dira egiten Errekalde auzoko lehen faseko lanak. Zazpi fasetan egingo dira lanak, eta, fase bakoitzak bost edo sei aste iraungo du. Hala, azaroaren 30erako lanak amaituta egotea da asmoa. Lourdes Idoiaga alkateak azaldu duenez, "toki sentsiblea eta itxia, norabide bakarrekoa da, eta pixkanaka egingo dira lanak. Helburua, biztanle eta obren arteko elkarbizitza bermatzea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak