Errekalde auzoko lanak astelehenean hasi eta zazpi fasetan egingo dituzte

Mireia Bikuña 2010ko mai. 7a, 12:05
Eraberritzea Moiua kaleko bidegurutzeko ezkerreko espaloitik hasiko dute. Bereziki zainduko dituzte Matea dendako eta herri eskolako sarrerak. Lanak egin behar dituen enpresak zehaztutako epeen arabera, fase bakoitza egiteko bospasei aste beharko dituzte, ezustekorik ez badute.

Errekalde auzoa eraberritzeko lanak astelehenean hasiko dituzte. Udalak eta Obegisa enpresek egindako plangintzaren arabera zazpi fasetan egingo dituzte lanak. Errekalde auzoko batzordeko kideek argi berde eman diote plangintzari.

Ezkerreko espaloian

Lehen hiru faseak Moiua kaleko bidegurutzetik Errekalde Herri Eskolara artean, ezkerreko espaloian egingo dituzte. Laugarren, bosgarren eta seigarren faseak alderantzizko noranzkoan egingo dituzte; hain zuzen ere, eskuineko espaloian. Azken fasea Moiua kalean egingo dute.
Lanak egin behar dituen enpresak zehaztutako epeen arabera, fase bakoitza egiteko bospasei aste beharko dituzte, ezustekorik ez badute.
Fase bakoitzeko lanak irauten duten bitartean kaltetutako atarietako bizilagunek ezingo dituzte autoak garajeetan sartu, eta etxeetara sartzeko pasabideak jarriko dituzte. Matea dendako eta herri eskolako sarrerak bereziki zainduko dituzte. Bestalde, lanak ezkerreko espaloian egiten dituzten bitartean, zirkulazioa eskuin aldeko espaloi aldera mugituko dute; hortaz, autoak espaloi gainean ez aparkatzeko eskatu du alkateak: "Bizilagunen lankidetza ezinbestekoa izango da. Ahal duten neurrian autoak garajeetan sartzeko eskatuko nieke; edo, gutxienez, langileei ahalik eta kalte gutxien egingo dieten lekuan aparkatzea".

Zirkulazioa moztu

Lehen fasea Moiua kaleko bidegurutzetik Errekalde 26. zenbakira arte egingo dute; bigarrena, Errekalde 20. zenbakira arte; hirugarrena, Errekalde 23.era arte; laugarrena, herri eskolatik Errekalde 33. zenbakira arte; bosgarrena,Errekalde 41.era arte; seigarrena, Moiua kaleko bidegurutzeraino; eta zazpigarrena, Moiua kaleko espaloietan.
Alkateak esan du aldika zirkulazioa moztu egingo dutela, baina dagokion unean oharra pasako dietela bizilagunei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak