Erakusleiho lehiaketan izena emateko azken eguna egubakoitza da

Mireia Bikuña 2008ko abe. 1a, 16:54
Parte hartu gura dutenek Udaleko harrera bulegoan, Turismo Bulegoan edo Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza bulegoan eman dezakete izena. Udalak Txanda dendarien elkartearekin antolatutako lehiaketan 5.500 euro banatuko ditu.

Herritarren saria

Parte-hartzaileek dendan saltzen dituzte ohiko produktuak jarriko beharko dituzte erakusleihoetan, eta abenduaren 15erako apaindu beharko dute. Hain zuzen ere, abenduaren 31ra arte egongo dira eskaparateak ikusgai. Tarte horretan erabakiko ditu epaimahaiak sariak. Horren harira, diseinua, irudimena, orijinaltasuna, argiztapena, gaia eta berrikuntza dira epaimahaiak baloratuko dituen alderdiak. Hain justu ere, Udala eta Txanda elkarteko ordezkariek eta dekorazio arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.
Hiru eskaparate onenak s arituko dituzte: lehen sailkatuak 2.000 euro jasoko ditu; bigarrenak, 1.500 euro eta hirugarrenak 1.000 euro.
Bestalde, herritarrek aukeratuko dute laugarren sariko 1.000 euroak nork eskuratzen dituen. Horretarako Kontzejupetik aldizkarian dauden boto-txartelak bete behar dituzte abenduaren 26a baino lehen. Besteak beste, dendaren izena eta norbere datuak idatzi beharko dituzte txarteletan eta Udalako harrera bulegoan, Turismo Bulegoan, edo Bidebarrieta kaleko Garapen Ekonomiko, Enplegua eta Merkataritza bulegoan entregatu behar dira.
Eskaparate lehiaketa sari banaketa ekitaldia abenduaren 30ean egingo dute osoko bilkuren aretoan, 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak