Era azkarreko xake txapelketako izenematea zabalik dute

Mireia Bikuña 2008ko azaroaren 21a

Izena emateko hiru bide jarri dituzte antolatzaileek: alde batetik, gaztelekuan bertan eman dezakete izena egunero, 10:00etatik 13:00etara arte, eta 16:00etatik 20:00etara arte. Beste alde batetik, telefonoz egin dezakete 943 71 82 57 zenbakira deituz. Azkenik, mezua bidal dezakete gazteinformazioa@oinati.net helbidera. Oñatiko jokalarien izenematea doaneko da; aldiz, gainerako jokalariek lau euro ordaindu beharko dute.

Txapelketan erabiliko duten sisteman eta erritmoan ez dute aldaketarik egin; hau da, suitzar erara jokatuko dute eta sei itzulitara. Gainera, jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu bandera jaitsi arte.

Era azkarrean

Guztira 930 euro banatuko dituzte saritan. Besteak beste, irabazleak 200 euro jasoko ditu eta herriko jokalari onenak 140 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak