Epaileen munduan emakumeak duen papera aztergai

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko eka. 10a, 12:22
Lege soziologian adituek ez dute begi onez ikusten epaileen artean genero desberdintasuna dagoela aurrez ontzat jotzen duten ikerketak, baina eztabaida irekia da oraindik. Mundu osoko 27 ikerlari egongo dira eguenean eta egubakoitzean Lege Soziologiako Institutuan gai hori jorratzen.

Genero arazoek lege lanbidearekin, lan-diskriminazioarekin, eta lan soziologiarekin duten erlazioa ikertzen duten adituek ideia ugari zabaldu dezakete sistemak emakumezkoek lege munduan goi kargu bat izateko jartzen dien arazoez, edota gizonezkoek bakarrik lan garrantzitsu hauek ez garatzearen garrantziaz. Genero eta justiziarekin erlazionatutako beste gai batzuetaz ere arituko dira Oñatin elkartuko diren ikerlariak: harrera hobea izan duten integrazio-kanpainak aurkeztuko dira bertan, eta arrakasta honen arrazoiak ezagutzeko aukera izango dute.

Gender and Judging mintegia eguenean eta egubakoitzean egingo dute eta aurtengo ikerlari talde handienak landuko du. Zuzendariak, Alemaniako Ulrike Schultz, Erresuma Batuko Gisela Shaw eta Estatu Batuetako Sally Kenney izango dira.

Jarduera horrek Oñatin 1999an ospatutako beste mintegi bat du oinarri, Women in the Legal Profession. Orduan aurkeztu ziren txostenak liburu baten jaso ziren moduan, oraingo honetan ere, bileraren antolatzaileek sortuko diren eztabaiden emaitzak Lege Soziologiako Institutuak argitaratzen duen liburu bildumaren barruan jasotzeko asmoa dute.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak