50 gonbidapen bidali dituzte
Enplegu batzordean 50 langile baino gutxiago dituzten lantegiak gonbidatu dituzte prestakuntza saioetara. Guztira, 50 gutun bidali dituzte enplegu batzordetik. Oraingoz, bost enpresak eman dute izena saioetan parte hartzeko. Izenemate epea egubakoitzean bukatzen da.
Oñatiko enpresa txikietan sormena eta barne ekintzailetasuna bultzatu gura dituzte. "Enpresa bakoitzak dituen barne produktuak hobeto eta berriak sortu ahal izateko ariketa praktikoak egingo dituzte. Besteak beste, enpresen produktu eta zerbitzuetan hobekuntza emateko laguntza eman gura diegu", esan digu enplegu batzordeko teknikari Jesus Mari Ugartek.