Emakumezkoen goi mailako eskubaloia, atzo Zubikoan

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko ira. 28a, 15:03
ETEO fakultatearen 50. urteurrenaren barruan kokatzen da partidua eta atzo arratsaldean jokatu zen Zubikoa Kiroldegian; Donostiako Bera Bera eta Santanderreko Marina Park nor baino nor ibili ziren kantxan.

Oñatiko herria eskubaloi zalea delako, eta normalean kirol ikuskizunetan protagonista mutilak izaten direlako, ETEOko kirol zerbitzuak emakumeen eskubaloi partidua antolatu zuen, kiroletan emakumeen presentzia handiagotzeko asmoarekin.

Donostiako Bera Bera taldeak eta Santanderreko Marina Park taldeak indarrak neurtu zituzten. Lehenengo partean Bera Bera joan zen aurretik gol bakarreko aldea ateratzen bazion ere Marina Parki. Bigarren zatian baina, aldea areagotu eta partidua irabazi zuten. Bera Berakoek fisikoki hobeto daudela erakutsi zuten, nahiz eta Santanderrekoak ere, oso ondo ibili ziren, batez ere, Myriam Saiz kubatarra.

 

Asteburuan hasiko dute Bergara eta Arrasatek Euskadiko Eskubaloi Txapelketako denboraldia

Aurre-denboraldiko partiduak atzean utzita, oraingo asteburuan hasiko dute denboraldia Euskadiko Eskubaloi Txapelketan jardungo duten Bergarak eta Ford Mugarri Arrasatek. Ligan aurrealdeko postuetan ibiltzeko helburua duen Ford Mugarri Arrasatek etxetik kanpora jokatuko du lehen partidua, Usurbilen. Bizkaiko taldeak ze maila erakutsiko duten jakin barik, Arrasatekoen asmoa da denboraldi amaieran igoera faserako sailkatzeko moduan egotea.

Bergarak, berriz, helburu xumeagoa izango du, kategoria horretara igo berri den taldea delako. Maila territorialetik Euskadiko Txapelketara lehenbailehen egokitu, kategoria berrira ohitu eta erdialdeko postuetan ibiltzeko nahia du Josetxo Muniategik, Bergarako entrenatzaileak. Kategorian debuta etxean egingo dute bergararrek, Portugaleteren kontra.

Izarraitz Aloña Mendik ere asteburuan hasiko du liga, baina kategoriaz jaitsi berri dira, bigarren territorial mailan jokatuko dute aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak