Emakumeendako autoestimu tailerraren hasiera aste bat atzeratu dute

Mireia Bikuña 2008ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 19an hasiko da Udal Gizarte Zerbitzuek antolatutako ikastaroa. Parte hartzeko interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetan eman beharko dute izena, edo 943-03 77 00 telefonora dei dezakete. Guztira, 15 emakume onartuko dituzte.

Tailerra 12 ordukoa izango da, maiatzaren 19an, 23an, 26an eta 30ean, eta ekainaren 2an eta 6an, egunero bi orduz, 18:00etatik 20:00etara. Silvia Camino psikologoak autoestimua altxatzeko aholkuak eta teknikak azalduko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak