Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñati Ezkerretik koalizioak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar 13:00etan plazan, 'Martxoak 8. 2010 arrazoi martxan jarraitzeko' lelopean. Era berean, hitzaldia antolatu dute hilaren 16rako. Mertxe Larrañaga ekonomialariak 'Krisialdi ekonomikoa eta emakumeak' delako hitzaldia egingo du.