Emakume bat zauritua Oñatin, Madalena inguruan izandako auto-istripuan

Txomin Madina Milikua 2010eko urriaren 10a

16:30ean jazo da istripua, bi autok talka egin dutenean. Momentuz, errail bat itxita dago.

Emakume bat Arrasateko ospitalera eraman behar izan dute gaur arratsaldean, 16:30 inguruan izandako istripu baten ondorioz. Bi autok elkar jo dute GI-2630 errepidean, Madalena inguruan, Oñatirako noranzkoan. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, istripuaren ondorioz, errepideko errailetako bat itxita dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak