Arrisku txikien ikastaroa dendariei dago zuzendua. Arrisku handiena aldiz sukaldaritzan lan egiten dutenei. Azken horien kasuan jakiak erosi eta prestatu egiten dituzte eta kutsatzeko arrisku handiagoa dute. Gehienbat teoria landuko dute. Baina, kasu praktikoak ikusiko dituzte, batez ere arrisku handien gaineko ikastaroan. Bestalde, ziurtagiria lortzeko test bat egingo diete bukaeran. Arrisku txikien ikastarokoei 10 galdera jarriko dizkiete, eta beste ikastarokoei 20 galdera.