Abenduan eta urtarrilean egun batzuetan egongo da zabalik: hain zuzen ere, abenduaren 19an, 21ean, 22an, 23an eta 26an; eta urtarrilaren 2an, 4an eta 5ean. Egubakoitzean eta zapatuan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta gainerako egunetan, 18:00etatik 20:00etara arte.
Afari solidarioa
Bestalde, urteko azken afari solidarioa egingo dute gaur Bidaurretako fraideen etxean 20:30ean. Patata tortilla letxugarekin afaldu ondoren, Beasaingo Herriak Elkarlanen Misio taldeko kide Gorka Eskalantek hitzaldia egingo du.