Batzuek euren proiektuen berri eman zuten eta beste batzuek, bide batez, bigarren eskuko materiala eta bidezko merkataritzako produktuak saltzeko aprobetxatu zuten aukera. Hasiera batean saltokiak plazan ipini zituzten arren, euria hasi zenean plazako arkupeetara eraman behar izan zituzten.
Salmenta onak
Harreman dendako Iñigo Truebak adierazi zigunez, asko saldu zuten; izan ere, Oñatiko plazara eramandako ia guztia saldu zuten.
Bestalde, hilaren 18an jaiotza ospatuko du Elkar Hezik eta bertan batzen den dirua zenbait proiektutan laguntzako bideratuko du.