Ikasleek bi herrialdetako hainbat arlo hartuta ikerketa fase bat egin beharko dute; eta, ondoren alderaketa. Hori burutu ahal izateko hainbat ekintza prestatu dituzte: sukaldaritza tailerra, kirolak eta irteerak, besteak beste.
Behin ikerketa eta konparaketaren faseak eginda, proiektuaren aurkezpena egin beharko dute ikasleek Goirleko udaletxean, Herbehereetan. Bertan, alkate eta zinegotzien aurrean azaldu beharko dute proiektua.