Helburu bikoitza
Biharko elkartasun azokak bi helburu nagusi bete gura dituela diote Elkar Heziko ikasleek, irakasleek eta gurasoek: "Alde batetik, erakundeek egiten duten lana ezagutzera eman gura dugu; eta beste alde batetik, eurek ekartzen dituzten produktuak salgai jarriko dituzte". Bestalde, Batxilergoko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 50 ikasle azokako postu ezberdinetan egongo dira produktuak saltzen. Gainera, jaima bat jarriko dute plazan.
'Munduari opari bat' tailerra
Elkartasun azokan Munduari opari bat delako tailerra egingo dute. Ekintza horrek pin tailer bat du abiapuntu. Haur bakoitzak bi pin egingo ditu: bat berarendako, eta bestea beste lurralde bateko umearendako. Beste haurrei oparitutako pin guztiekin horma-irudia egingo dute jaiman. Pin-en salmentarekin jasotako dirua herrien garapenerako proiektuak lantzen dituen erakunde batendako izango da. Bestalde, tea hartu eta munduko musikariekin gozatzeko aukera izango dute plazara hurbiltzen diren guztiek.
Belengo jaiotza
Elkar Heziko Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek Belengo jaiotza irudikatuko dute egubakoitzean. Etxaluzetik irtengo dira, eta kalerik kale joango dira plazaraino. Han, Jesus haurtxoa gurtzeko aukera izango dute guztiek. Elkar Heziko ikasleak mozorrotuta joango dira.